XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik Eguzki Seme deitu zuten mutikoa.

Bi anaiak handituz zihoazen: Eguzki Seme on eta zintzoa zen adina, ordea, Izpirituen Ziztu gaiztoa eta inkarnu txarrekoa zen.

Egun batez Izpirituen Ziztuk tribu bereko beste familia bateko haur bat hil zuen.

Bake garaiko Buruzagiak Belazeetako indioen artean bi buruzagi izan ohi ziren tribuan: bake garaian agintzen zuena, eta guda garaian agintzen zuena amari esan zion: - Zure semeak bestek ezin zion kendu bizia haur horri.

Hildakoaren gurasoek opariak eskatu dituzte haren ordainetan.

Bestela zeure biziarekin ordaindu beharko diezu.

Izpirituen Ziztuk barre burlakoia egin zion bere zokotik.

Eguzki Semek, berriz, bere zaldirik bikainena eskaini zion.

Bakezko pipa erre zuten, eta bakeak eginik geratu ziren denak.

Alabaina, ordea, elkarren kontrako bi taldetan banatu zen herria gertakari horren eta gehiagoren ondorioz.

Batzuk Izpirituen Zizturen aldekoak ziren, besteak Eguzki Semerenak.

Egunero egunero ziren, honegatik ez bazen hargatik, liskarrak.

Bake garaiko buruzagiak egunero eta neke gehiago zeukan belabeltzen tribu barrenean bakea jartzen.

Egoera hartaz ernegaturik Eguzki Semek herritik kanpora beste norabait aldegitea erabaki zuen, bere lagunik onenak lagun zituela.

Izpirituen Zizturen taldeak ez zuen horrenbestegatik etsi ordea, eta erronkan jarraitu zuen.